'Giza liburutegia' ekimenak geldialdia egingo du gaur Deban, 2025eko Kultura arteko Bizikidetza Planaren esparruan

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala

Argazkia: Juan San Martin liburutegia

Beraien herrietatik migratu duten lau debarrek beren bizipenak partekatuko dituzte gaur (ekainak 24), 18:00etan, Ispiluen Gelan, zurrumurruak desegiteko eta gizarte inklusiboagoa sustatzeko.

Gaur (ekainak 24), 18:00etan, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan Giza Liburutegia ekimena egingo da. Giza Liburutegia Debako Udalak antolatu du 2025eko Kultura arteko Bizikidetzarako Planaren barruan, Zabaltzen-Sartu gizarte-erakundearen laguntzarekin.

Jardueraren helburua da zurrumurru eta aurreiritzien aurkako estrategiak sustatzea, beren jatorrizko herrialdeetatik migratu duten lau debarren testigantzak zuzenean entzuteko gune bat sortuz.

Ekimen hau integrazioaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta tratu-berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatzeko udalaren konpromisoaren barruan kokatzen da, horiek baitira funtsezko zutabeak udalerrian benetako bizikidetza iraunkorra izateko.

OSZAR »